'Muñagorri, el conde y las condesas' liburua oinarri, Munoaundik hitzaldia antolatu du biharko

Nerea Uranga

Eugenio Ibarzabal, 'Muñagorri, el conde y las condesas' liburuarekin. (Erein argitaletxea)

Bihar, asteartea, 19:00etan izango da hitzaldia, Azoka Plazako hitzaldi aretoan. Eugenio Ibarzabal liburuaren egilea Euskal Herriko XVIII. eta XIX. mendeetako historiari buruz ariko da solasaldian.

Muñagorri, el conde y las condesas liburuan oinarritutako hitzaldia antolatu du Munoaundi elkarteak bihar, asteartea, 19:00etan, Azoka Plazako hitzaldi aretoan. Solasaldian Eugenio Ibarzabal liburuaren egileak parte hartuko du. Ibarzabalek iazko martxoan kaleratu zuen liburua, Erein argitaletxearekin. 

Munoaundi elkarteak adierazi du, biharko solasaldia Euskal Herriko XVIII. eta XIX. mendeetako historiari buruzko izango dela. "Muñagorri ardatz hartuta idatzitako liburua da Ibarzabalena. Gizon hori karlistaden garaian pertsona ospetsua izan zen. Bakea eta foruak lelo hartuta ibili zen Muñagorri, foruak nahi zituelako, baina gerrarik gabe". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide