Informatika arduraduna kontratatuko du Azpeitiko Udalak

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 3a

Pertsona bat ordenagailuan. (Utzitakoa)

Erakundeko komunikazio sareaz nahiz azpiegitura informatikoez arduratuko da lanpostua betetzen duen pertsona. Lan eskaintzarekiko interesa duten herritarrek Lanbideren bidez eman beharko dute izena, eta dagoeneko irekita dago horretarako epea.

Azpeitiko Udalak erakundeko informatika arduraduna kontratatzeko deialdia jarri du martxan. Besteak beste, udaleko komunikazio sareaz nahiz azpiegitura informatikoaz arduratzeko eta teknologia berrien erabilera sustatzeko gauzatuko du kontratazioa erakundeak. Lanpostuarekiko interesa duten herritarrek Lanbideren bidez honako lotura honetan eman beharko dute izena, eta dagoeneko irekita dago horretarako epea.

Dena den, informatika arduradunak hainbat baldintza bete beharko ditu ezinbestean, eta horiek egiaztatu egin beharko dituzte hautagaiek. Honako baldintza hauek eskatu ditu udalak: Informatika gradua izatea eta euskararen laugarren hizkuntz eskakizuna izatea –maila hori duen hautagai egokirik ez bada, hirugarren eskakizuna eskatuko dute–. Halaber, kontuan hartuko dute IZFEren aplikazioen kudeaketan nahiz bestelako informatika lanetan esperientzia izatea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide