Saio bereziak

Kalera, kalera, karnabalak urtean behin izaten direla!

Maialen Etxaniz- Aitziber Arzallus- Urtzi Oteiza 2026ko otsailaren 17a

Karnabalen izpiritua inoiz baino indartsuago aldarrikatu zuten atzo Azpeitiko festazaleek. Euri erauntsiari imajinazio erauntsiarekin erantzunez, Alde Zaharreko kaleak mozorroz eta umorez bete zituzten ehunka herritarrek. Sariarekin zein saririk gabe, gau giro petrala festa giro mundial bihurtu zuten guztiek egin zituzten merituak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide