Inauteriak 2026

Giza uholdea, mozorro festa itzaltzeko

Urtzi Oteiza 2026ko otsailaren 17a

Udal Musika Bandaren goiz eresiak ehunka herritar elkartu ditu kalejiran. Karnabalak azken txanpara iritsi dira, baina datozen orduetan ere festa giroa izango da nagusi.

Azken txanpan sartu dira karnabalak, baina ez dira oharkabean pasatu orain arteko bi festa egunak. Izan ere, eguraldi makurra eginagatik, herritar ugari atera da kalera jaiaz gozatzera. Goizaldeko irudia da horren erakusle; izan ere, Udal Musika Bandaren goiz eresiak ehunka herritar elkartu ditu kalejiran.

Ondoren, Izarraitz txistulari taldekoak elkartu zaizkie bandakoei Plaza Txikian, zezenaren 07:00etako irteera iragartzeko. Jendetza izan da han ere, zezena noiz aterako zain. Batzuk zezenaren ireerarekin joan dira etxera, beste batzuk sokamuturra bukatzean, eta beste hainbat kalean dabiltza oraindik ere.

Eta festak ez dira amaitu. 12:00etan Banda Gaztea ibiliko da kalejiran, eta gero, 16:30ean, sokamuturra izango da, Lopene ganadutegiko zezenekin. Arratsaldean Irulitxa taldea ariko da giroa alaitzen, eta 20:00etan bukatuko dira festak, suzko zezenarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide