Euria goian behean ari du goizetik, eta ondorioz Izarraitz pilotalekuan egin dute haurren mozorro desfilea 12:30ean hasita. Askotariko jantziak ikusi ahal izan dira bertan, tartean musika bandako kideena. Aurten, Azpeitiko pertsonaiak hartu dituzte mozorrorako gai. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri diote askok eta askok, eta hainbat kuadrilla eguerditik atera da kalera festaz gozatzera. Arratsaldean jarraituko du jaiak, eta izango da zertaz gozatua goizaldera arte.