Albistegia

Karnabaletako lehen doinuak kalean

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2026ko otsailaren 13a

Ostegun Gizenean Udal Musika Bandako, Banda Gazteako eta Kantujira taldeko kideek karnabaletako doinuak zabaldu dituzte Azpeitiko kaleetan. Kantuan eta musika joz ibili dira kalez kale eta hainbat txokotan geldialdiak eginez.

Mozorrotuta atera ziren atzo, Ostegun Gizenean, Udal Musika Bandako, Banda Gazteako eta Kantujira taldekoak kalera. Musikariek 19:00etan irten zuten Perez Arregi plazatik eta herriko plazan Kantujirakoekin elkartu ziren. Plazan, denek elkarrekin, karnabaletako hainbat kantu jo eta abestu zituzten. Segidan, kalejiran ibili ziren herriko kaleetan, hainbat txokotan geldialdiak eginez. Datozen festa egunetarako kalea girotu zuten, eta aurtengo karnabaletako lehen doinuak kaleratu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide