2026/01/20 Egun osoa

Jaiak

San Sebastian eguna

San Sebastian eguna
Azpeitia
  • 09:00. Goiz eresia Izarraitz txistulari taldearekin eta Juan Antxieta musika eskolarekin.
  • 09:30. Ardozaleak eta Gure Ametsa danborradako taldeen, Udal Musika Bandaren eta Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroen kalejira.
  • 10:15. Udal ordezkariak Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara joango dira.
  • 10:30. Prozesioa, herriko kaleetan.
  • 10:45. Meza nagusia, parrokian. Parrokiako eta Julian Barrenetxea abesbatzek eta Azketa ahots taldeak parte hartuko dute.
  • 12:30. Haurren danborrada, karrozarekin, Arana kaletik eta Artzubia hiribidetik irtenda.
  • 17:30. Familientzako ikuskizuna, Soreasu antzokian.
  • 18:00. Zesta-punta. Jai Alai Winter Series desafioa, Izarraitz pilotalekuan.
  • 23:15. Bandera jaitsierako danborrada, Bustinzuriko Errebaletik irtenda.
  • 00:00. Bandera jaitsiera, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide