Sansebastianak 2026

Urtarrilaren 13an izango dira sansebastianetako lehen entseguak

Julene Frantzesena 2025eko abenduaren 10a

Izarraitz pilotalekua jendez mukuru, iazko helduen entsegu batean.

Umeek eta helduek hiruna hitzordu izango dituzte Izarraitz pilotalekuan, 16:00etan eta 21:00etan, hurrenez hurren. Hilaren 13an egingo dute lehen entsegua, eta hurrengo biak urtarrilaren 14an eta 15ean. Umeen danborradako zuzendariek Gabonetan ere egingo dituzte entsegu batzuk, ohi bezala.

Gabonak igarota, urtarrilaren erdian, sansebastianetan murgiltzen hasiko dira azpeitiarrak, eta urtarrilaren 13an, asteartez, egingo dituzte umeen eta helduen danborradetarako lehen entseguak. Izarraitz pilotalekuan izango dira bi hitzorduak, 16:00etan eta 21:00etan, hurrenez hurren.

Helduek nahiz umeek hiruna entsegu egingo dituzte: lehenari jarraituz, asteazkenean eta ostegunean izango dira hurrengo biak. Umeenak 16:00etan izango dira, eta helduenak 21:00etan. Gainera, entsegu horietako batzuetan Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu danborradako piezak.

Gainera, umeen danborradako zuzendariek aurki ekingo diete entseguei. Hain zuzen ere, abenduaren 22an, astelehenez, egingo dute lehen entsegua Musika Bandaren lokalean, 14:30etik 15:15era bitartean, Unai Frantsesena bandaren zuzendariaren gidaritzapean. Hurrengo egunean, abenduaren 23an, ere entseatuko dute, 18:00etatik 18:45era bitartean, eta abenduaren 29an eta 30ean ere bai, 14:30etik 15:15era.

Abendua bada ere, helduen danborradako batzordeak nahiz udaleko eta danbor taldeetako ordezkariek dagoeneko egin dituzte hainbat bilkura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide