Errebaleko bizilagunek igandez borobildu dituzte ostiralean hasitako festak. Jaiak eta kalea biziberritzeko helburuz kaletar talde batek bultzatu ditu jaiak aurten, eta askotariko ekintzak egin dituzte hiru egunetan zehar.
Gaurkoa izan da jaien azken eguna, eta eguraldia lagun, kalean bertan elkartu dira eguerditik aurrera. Hainbat kaletarrek henna egin ditue, baita saharako jakiak eta tea prestatu ere. Beste batzuek, berriz, pandero eta trikiti doinuz girotu dituzte festak. Horrez gain, ikus-mina piztu duen irrintzi txapelketa egin dute balkoirik balkoi. Festen antolatzaileak eta kaletarrak pozik agertu dira aurtengo jaiek izan duten harrera ikusita.
Ostiralean haurrentzako jolasekin hasi zuten festetarako prestatutako egitaraua. Eguraldiak askorik lagundu ez zien arren, hainbat izan ziren jolasetara animatu zirenak. Atzo, zapatua, arratsaldean jarraitu zuen jai giroak. Haurrentzako jolasak izan ziren, eta UKH03 txaranga arduratu zen kalean musika jartzeaz. Gaurko irrintzitopaketarekin, bazkariarekin eta 90 urteko kaletarrei egindako omenaldiarekin borobildu dituzte aurtengo festak.
Hona hemen gaurko argazkiak: