Larunbatean, hilak 27, bete ziren 50 urte erregimen frankistak Juan Paredes Txiki zarauztarra eta Angel Otaegi azpeitiarra fusilatu zituztenetik. Memoria egiteko nahiz etorkizunera begiratzeko, ekitaldia antolatu zuen Sortuk Iruñean (Nafarroa), eta Anaitasuna kiroldegia bete zuten Euskal Herri osoko herritarrek.

Askatzera lotuak izeneko ekitaldian, Txikik eta Otaegik egindako ibilbideak goratu zituzten, eta nabarmendu zuten haiek zituzten amets berberak bizirik daudela gaur egun ere. Ekitaldian izan ziren duela 1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten ETAko militanteen senideak, besteak beste, Mertxe Urtuzaga Angel Otaegiren lehengusua eta Mikel Paredes Txikiren anaia.