'1975, dena jokoan zegoen urtea' erakusketa irekiko dute astelehenean Betharram aretoan

Nerea Uranga 2025ko ira. 13a, 09:01

'ETA historia irudietan' liburuko argazkia. (Txalaparta argitaletxea)

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek elkarlanean egindako erakusketa Irati Jimenezek eta Floren Aoizek aurkeztuko dute, eta bisita gidatua ere izango da. "Aurten mende erdia bete da Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten urte seinalatu hartatik; urte berean hil zen Franco, eta Juan Carlos Borboikoak haren oinordetza hartu zuen Espainian", gogoratu dute erakusketaren antolatzaileek.

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek elkarlanean egin duten 1975, dena jokoan zegoen urtea erakusketa astelehenean, irailaren 15ean, 18:30ean, Azpeitiko Betharram erakusketa aretoan aurkeztuko dute. "Aurten mende erdia bete da Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten urte seinalatu hartatik; urte berean hil zen Franco, eta Juan Carlos Borboikoak haren oinordetza hartu zuen Espainian", azaldu dute erakusketa egin dutenek.

Astelehenean Olaso Dorrea fundazioko Irati Jimenezek eta Iratzar fundazioko Floren Aoizek aurkeztuko dute erakusketa. Ondoren, Kulturaz kooperatibak sortutako ikus-entzunezkoa proiektatuko dute, eta segidan, Andoni Olariagak gidatuta erakusketaren bisita gidatua egingo dute.

1975, dena jokoan zegoen urtea erakusketa irailaren 21a bitartean egongo da erakusgai Betharram erakusketa aretoan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide