Aurtengoan ere, herritarren umoreak eta irudimenak ez du hutsik egin Astelehen Karnabaleko helduen mozorro festan. Karroza eta jantzi ikusgarriak prestatzen jardun dute azken asteotan, aurtengo karnabaletan estreinatzeko. Musika eta alaitasuna nabarmendu ziren atzo arratsaldetik iluntzera bitartean.