Hitzordu berezia izan dute gaur herritarrek Dinamoa sormen gunean: Gure Zirkuko kideek ikastaroa eskaini diete izena emanda zeuden 25 herritarrei. Kulturaz kooperatibak antolatuta egin dute zirkuko askotariko diziplinetan trebatzeko saioa gaur goizean, eta bihar egingo dute bigarrena.
Pozarren ibili dira haurrak, gaztetxoak eta helduren bat edo beste Gure Zirkuko Iker Galartzarekin, Ekain Ibargurenekin, Iñaki eta Nora Galartzarekin eta Lur Aranburekin Dinamoko gorputzaren eremuan. Malabareak egiten, baloiaren gainean ibiltzen, aroan zintzilik jartzen, diaboloa astintzen... aritu dira 11:00etatik 14:00etara bitartean.
Gaurko saioa bukatzerako joan da Azpeitia Guka ikastarora, partaideekin solasera. Honako bideo honetan jaso ditu Gukak herritarren esanak.