Irudi bikainak utzi zituen San Sebastian bezperako helduen danborradak, eta horietako asko eta asko zuzeneko saio berezian eskaini zituen Gukak, 21:30etik aurrera egin zuen saio berezian. Danborradari eta sansebastianei lotutako hainbat erreportaje ikusi ahal izan ziren aurrena, danborradaren zuzeneko irudiak gero, eta ondoren, 23:15ean hasita, zuzeneko saio bereziari ekin zioten Nerea Arakistain eta Iñaki Odriozola kazetariek. Horiek udaletxera igo ziren hainbat gonbidaturekin hitz egin zuten; Maialen Etxaniz kazetaria, berriz, plazan ziren danbor-joleetako zenbait elkarrizketatzeaz arduratu zen.
Hona hemen emanaldia oso-osorik.