Dagoeneko herrian dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar

Aitziber Arzallus 2025ko urt. 5a, 17:49

Lasaon haurrak agurtu ostean, aurten ere txu-txu trenez iritsi dira Errege Magoak Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara. Harrera beroa egin diete han zain zituzten haurrek eta gaztetxoek. 19:00etan hasiko da kabalkada igerilekuaren paretik.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Azpeitian dira dagoeneko. Ohi bezala, 16.40 aldean iritsi dira Lasaora, eta hango haurrak agurtuta, herrigunera txu-txu trenean etorri dira. Soreasuko Sebastian Donearen parrokiaren atarian egin dute lehen geldialdia, eta han elkartutako haurrek eta gaztetxoek harrera beroa egin dite Errege Magoei. Elizaren atarian zeuden hainbat herritarrek aukera aprobetxatu dute Erregeekin argazkiak ateratzeko, baina gehiagi luzatu gabe; izan ere, kabalkada bitarteko tartetxoa atseden hartzeko baliatu nahi dute, gau luzea baitute aurretik. 

Kabalkada 19:00etan hasiko da igerilekuaren paretik, herriko ikastetxeetako ikasleak bidelagun dituztela. Gaurkoan eguraldi txarrik egingo duen iragarpenik ez dagoenez, ohiko ibilbilbidea egingo dute herrian barrena. 20:00ak aldera iritsiko dira plazara, eta ohi bezala, udaletxeko balkoira igo eta handik agurtuko dituzte plazan zain dituzten herritarrak. 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide