Lehen egunean harrera bikaina izan du Gabonetako haurren parkeak

Nerea Uranga 2024ko abe. 27a, 09:00

Atzo ireki zuten haurrentzako Gabon parkea Izarraitz pilotalekuan, eta gaur eta bihar ere irekita egongo da 16:00etatik 20:00etara.

Gabonetarako antolatutako ekintzen barruan haurrentzako parkea zabaldu zuten atzo arratsaldean Izarraitz pilotalekuan. Atzokoan jende ugari bildu zen, eta bertan jarri dituzten puzgarrietan nahiz bestelako jolasetan ibiltzeko aukera izan zuten haurrek eta haien gurasoek.

Gabon parkea 10 urte bitarteko haurrentzako da, eta puzgarriak eta jolaserako txokoak adinezka banatuta daude. Puzgarriez gainera bestelako jolas asko daude bertan.

Gaur eta bihar ere zabalik izango da Izarraitz pilotalekuko haur parkea, 16:00etatik 20:00etara artean. Sarrera 2 euro da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide