Zabaldu dute Gabonetako izotz pista

Nerea Uranga 2024ko abe. 24a, 08:30

Atzotik irekita dago Frontoi Txikiaren ondoko karpan, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da bertan patinatzeko aukera. Bertan merkatari elkarteak sustatu du, Gabonetarako prestatutako egitarauaren barruan.

Gabonetarako aisialdiko hainbat ekintza prestatu dituzte Azpeitiko Udalak eta herriko eragileek. Urtarrilaren 7ra arteko egitaraua da, eta herritar guztiei zuzendutakoak direla adierazi dute; besteak beste, kirol jarduerak, eskulanak, familian egiteko ekintzak, Gabon Azoka eta Gabon parkea antolatu dituzte asteotarako.

Aurtengo berrikuntza nagusia izotz pista da, eta atzo arratsaldean ireki zuten hori Done Jakue kalean, Frontoi Txikiaren ondoan, Bertan merkatari elkarteak sustatuta.

Urtarrilaren 6ra egongo da irekita izotz pista; goizetan, 11:30etik 13:30era, eta arratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara. Hogei minutuko txandak 3 euroko prezioa dute, eta patinak ere prezio horretan sartuta daude –behar bereziak dituztenentzako ere badaude–. 10x16 metroko azalera du izotz pistak, eta haur, gazte zein helduk dute patinatzeko aukera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide