VIII. Irudhitzen lehiaketaren sariak banatuz, 2025eko Irudhitzen egutegiaren argazkien eta testuen erakusketa ireki zuen atzo Gukak Sanagustin kulturgunean; gaur zortzira arte, abenduaren 20ra arte, ikusgai izango da erakusketa hori.
Eneritz Otaegi eta Oier Etxeberria izan dira aurtengo egutegia osatzeko balio izan duen VIII. Irudhitzen lehiaketaren irabazleak. Irudi onenaren saria eman dio epaimahaiak Otaegiri eta bere beste bi argazki ere aukeratu dituzte egutegirako. Etxeberriak, berriz, hirugarren aldiz irabazi du testu onenaren saria. Bakoitzak 200 euroko saria eskuratu du eta gustura zeuden atzo. Sari banaketan biek egindako adierazpenak jasota daude bideo honetan.