Elkartasunak eta dantzak bat egin dute beste urte batez zumba saio solidarioan

Maialen Etxaniz 2024ko urr. 27a, 10:10

Minbiziaren kontra aritzen diren elkarteei laguntzeko egindako bigarren zumba saio solidarioaren antolatzaileak gustura agertu ziren izandako harrerarekin. Regla Hernandez, Lara Idoeta, Esti Garcia, Ainhoa Aranbarri eta Irene Agirre aritu ziren gidari lanetan. 

Jende ugari elkartu zen atzo, larunbata, Azpeitian, minbiziaren kontra aritzen diren elkarteei laguntzeko antolatutako bigarren zumba saio solidarioan. Ehundik gora herritar batu zen deialdira, eta antolatzaileak gustura agertu ziren izandako harrerarekin. Regla Hernandez, Lara Idoeta, Esti Garcia, Ainhoa Aranbarri eta Irene Agirre aritu ziren gidari lanetan. 

Irakasleak ez ezik, oholtzara igo ziren hainbat ikasle ere. Adin guztietako herritarrek parte hartu zuten hitzorduan, eta Marea Urdinako, Atzegiko eta Gautenako kideei aipamen berezia egin zieten.  

Azpeitiko Udaleko ordezkariak ere bertaratu ziren hitzordura. Leire Sarasua eta Joanes Amenabar zinegotziek esker hitzak izan zituzten, eta elkarteari aitortza egin zioten "minbiziaren eragina gutxitzeko eta minbizia duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko egiten duen lanagatik". Zumba saioa amaitzean, herriko saltoki txikiei esker osasutako saskia zozkatu zuten. 

Zozketa

Honako hauek dira saritutako zenbakiak:

1. 0545
2. 0638
3. 0135
4. 1559
5. 1552
6. 1592
7. 0198
8. 1474
9. 0232
10. 1631

Saritutako zenbakiak zehazten dituzten kartelak txartelak saldu ziren dendetan daude jarrita: Violeta dendan, Kilometroen dendan, Izaro tabernan eta Urola ikastolan. Zenbaki saridunen jabeek zazpi egun dituzte saria jasotzeko, txartelean zehazten den telefono zenbakira deituta.

Argazki bilduma, hemen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide