Kilometroak 2024

"Balorazio positiboa" eginda borobildu dituzte 2024ko Kilometroak

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza - Iraia Oteiza 2024ko urr. 7a, 09:17

Goizeko ekitaldien eta ibilaldien ondotik, arratsaldea aisirako izan da. Jende ugari ibili da ibilbideko lau guneetan. Batzuek lan egin dute eta besteek jai, baina gehienek gustura ibili direla adierazi dute. Antolatzaileek jaiaren balorazio ona egin dute, eta adierazi dute "helburuak bete" dituztela. Bihar plazaratuko du Gukak Kilometroen inguruko saio berezia. 

Giro paregabearekin bukatu dira 2024ko Kilometroak. Goizean irekiera ekitaldiek eta hitzordu formalek leku gehiago izan duten bezala, arratsaldea aisirako izan da. Jende ugari ibili da ibilbideko lau guneetan kontzertuetan nahiz bestelako emanaldietan. Batzuek lan egin dute eta besteek jai, baina gehienek gustura ibili direla adierazi dute. Jende kopurua tarteko, hainbat txosnetan jatekoa bukatu egin da. 

Kilometroetako Erronka Legazpiko Haztegi ikastolak irabazi du, Anoetako herri ikastola sailkatu da bigarren eta Lazkaoko ikastola hirugarren. Gazteak gustura aritu dira askotariko probak egiten. Tapia eta Leturia Banden doinuetan gogotik gozatu dute Ikasberriko gunera bertaratu direnek, eta asko izan dira dantzara animatu direnak.

Azken orduan euria hasi den arren, Ikasberri ikastolako antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, eta adierazi dute helburuak bete dituzte.  

Goizak eta arratsaldeak utzi dituenak bideoz jaso ditu GUKAk, eta orain arteko adierazpenak nahiz beste hainbat Kilometroen inguruko saio berezian bilduko ditu. Ikusgai izango da astelehenean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide