Xoxoteko gailurra zapaldu dute DA Duchenne Azpeitia udalekuetako kideek

Gorka Eizagirre 2024ko abu. 12a, 11:45

Loiolako aterpetxean egiten ari diren udalekuetako ekintzarik bereziena izan zen atzo goizean burutu zutena. Guztira, DA Duchanne Azpeitia udalekuetan parte hartzen ari diren hamabi ume eta haiei laguntzeko 70 bat boluntario igo ziren Izarraizko gailurrera.

Duchenne FM elkarteak antolatuta, DA Duchenne Azpeitia udalekuak egiten ari dira Loiolako aterpetxean abuztuaren 9tik 15era, eta egonaldiko ekintzarik bereziena eta hunkigarriena burutu zuten atzo: Xoxotera igoera, hain zuzen. DA Duchenne Azpeitia udalekuetako hamabi ume eta haiei laguntzeko prest agertu ziren 70 boluntario (60 umeak garraiatzeko aulki bereziak eramateko, eta 11 ibilgailu gidari) inguru igo ziren Izarraizko gailurrera atzo goizean, Loiolako Santutegiko aterpetxetik abiatuta.

Behin Xoxotera iritsita, aparteko giroan hamaiketakoa egin zuten, baita argazki jendetsua atera ere. Herrira itzultzean, berriz, Ikasberri ikastolako gimnasioan bazkaldu zuten, eta arratsaldean musika emanaldiarekin borobildu zuten eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide