Barañaingo Ezpelur eta Iruñeko alde zaharreko konpartsak izan ziren nagusi atzo Azpeitian jokatu zen txapelketan. Ohi baino leku gutxiagorekin jokatu zuten sariketa, baina betiko giro ederrarekin. Honako bideo honetan jaso ditu GUKAk dantza txapelketa eta kalejira, baita Ezpelur konpartsako kideen adierazpenak ere. Adierazi zuten, "oso gustura" etortzen direla Azpeitiko Umeen Egunera.