Tortilla txapelketarekin eta lizarra botata amaitu dituzte aspaldiko sanjoanik luzeenak Urrestillan

Maialen Etxaniz - Aitziber Arzallus 2024ko eka. 27a, 12:13

Atzo gauean bota zuten lizarra, aurtengo jaiei bukaera emateko. Zuhaitza botatzearen uneko emozioarekin eta giro ederrean amaitu zituzten festak. Aurten, hamahiru taldek parte hartu dute patata tortilla txapelketan, eta Xabier eta June Orbistondok irabazi zuten tortila onenaren saria. Festa batzordeko kideek "balorazio positiboa" egin dute, eta nabarmendu dute jende asko ibili dela jaietan. 

Amaitu dira Urrestillako sanjoanak. Urtero bezala, Mikel Larrañagaren aizkorakadekin bota zuten festek iraun bitartean plaza erdian egon den lizarra. Aurten, iaz izandako sustoaren ondotik, jende guztia plazaren alde bakarrean bildu zen, zuhaitza nola erortzen zen ikusteko. Ondoren, tradizioari jarraiki, belaunaldi desberdinetako herritarrek eraman zuten lizarra kaleetan barrena, trikiti doinuz lagunduta. 

Zuhaitza bota aurretik, ordea, Urrestillan tradizioa den patata tortilla txapelketa egin zuten. Aurten, hamahiru taldek parte hartu dute, eta epaimahaiaren arabera, Xabier eta June Orbistondok egin zuten tortillarik onena. 

Festa Batzordeko kideak gustura agertu dira jaiek izan duten harrerarekin, eta balorazio positiboa egin dute. Hurrengo urteko sanjoanen zain gelditu dira urrestildarrak. 

Otarrearen zenbakia 3.791 da, eta ordezkoa 6.848.

Hona hemen atzoko argazki bilduma: 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide