Azpeitia magiaz beteko du asteburuan V. Txisteratik Egun Magikoak

GUKA Telebista 2021ko ira. 30a, 20:20

Bihar eta larunbatean magiaz jantziko da herria, Txisteratik Egun Magikoaren bosgarren edizioarekin. Ez dira faltako gertuko magia edo ezaguna egin den "Magiapoteoa", ezta larunbat gaueko gala nagusia ere. Aurten, ordea, Txisteratiken antolatzaileek berrikuntzekin osatu dute egitaraua, eta lehiaketa pare bat ere izango dira datozen bi egunetan. Orain arteko edizioek izan duten harreraz eta asteburuan Azpeitian izango diren ikuskizunez solastu da Iago Azkue, antolatzailea eta magoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide