Oscar Fuentes txirrindulariak irabazi du San Jose Saria

GUKA Telebista 2022ko mar. 28a, 11:47

Lagun Onak txirrindulari taldeak antolatuta, junior mailakoen San Jose Sariaren 39. edizioa jokatu zuten igande arratsaldean Azpeitian.16:00etan hasi zen lasterketa, eta Azpeititik Zestoara joan ziren txirrindulariak; handik, Iraetara nahiz Arroa Gora joan ziren kirolariak, eta bi itzuli egin zizkioten ibilbide horri. Loiola hotelaren parean bukatu zuten proba. Azpeitiko Ikastola Ikasberriren kanpoaldetik abiatuta, txirrindulariak 77 kilometroko ibilbidea osatu zuten, eta Oscar Fuentes izan zen txapelduna. Alimco-Campacnolo taldeko txirrindulariak 2ordu eta 12minututan osatu zuen lasterketa, eta denbora bera egin zuen Iker Zabaleta Atracciones Sanz taldeko azpeitiarrak ere. Izan ere, lehia bizia izan zen helmugaratu ziren aurreneko lau txirrindulariren artean, baina azkenean Fuentesentzat izan zen garaipena. Hirugarren postuan, berriz, Ibai Aranza geratu zen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide