Albistegia

Azpeitia Herriarteko eskuzko pilota txapelketan: Talde berria, betiko grina

GUKA Telebista

Ilunpeko pilotariek larunbatean ekingo diote Herriartekoari etxetik kanpo. Hain zuzen, Lasarte-Oriaren aurka neurtuko dituzte indarrak 16:15ean hasita. Dagoeneko erabaki dute nork jokatuko duen kanporaketaren joaneko partida, eta horren atarian Izarraitz pilotalekura bertaratu da Erlo Telebista protagonistekin hitz egiteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide