Azpeitiko Udalak etxebizitzen alokairurako bitartekaritza plana jarri du martxan

GUKA Telebista 2022ko eka. 30a, 20:57

Azpeitiko Udalak etxebizitzen alokairurako bitartekaritza programa jarri du martxan. Herritarren etxebizitza beharrak asetzeko helburuz Etxebizitza Plana osatu eta aurkeztu zuen udalak urte hasieran, eta han jasotako ardatzetako bat da gaur aurkeztu duten bitartekaritza programa. Horren helburua argia da: Azpeitian hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzea eta alokairura bideratzea.

Etxebizitza Bulegoaren bitartez kudeatuko dute etxebizitzen alokairurako bitartekaritza programa, eta bulegoan bertan eman dituzte programaren inguruko xehetasunak Nagore Alkorta Alkateak eta Josu Labaka eta Ainara Larrañaga zinegotziek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide