Tiratxinas musika taldea, oholtzan gozatzeko irrikaz

GUKA Telebista 2022ko uzt. 15a, 09:55

Musikarako zaletasunak elkartuta Tiratxinas musika taldea sortu berri dute Aitor Azpiazuk, Josu Artetxek, Pello Arruek, Ibon Aiertzak, Ion Unanuek eta Manex Odriozolak. Gaztetxeko Bertsio Gauan parte hartzeko elkartu ziren aurrenekoz, eta leku berean eskainiko dute lehen kontzertua Tiratxinas gisa. Argi dute: “Musikarekin gozatzea eta ondo pasatzea da taldearen helburua”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide