Egitaraua aurkeztuta, saninazioetan "berriz lehertzeko prest" agertu da Haujijijai

GUKA Telebista 2022ko uzt. 19a, 10:07

Marea Arroxak festen xehetasunak azaltzeko agerraldia egin du, eta aurtengo saninazioetan “berriz lehertzeko prest” agertu da. Urteroko ohiturei jarraituta osatu du aurtengo egitaraua festa batzordeak, eta ez dute hutsik egingo umeen eta gaztetxoen egun arroxak, herri bazkariak, jolasak, txomingeroen egunak eta bakailao txapelketak. Uztailaren 26an itxiko da bakailao txapelketan izena emateko epea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide