Eusko Gudarostearen inguruko museoa egingo dute Loiolan

GUKA Telebista 2022ko ira. 19a, 14:13

Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak sustatuta, Eusko Gudarostearen inguruko museoa egingo dute Loiolan. Hain zuzen, Loiolako basilikaren aurrean dauden etxoletako batean jarriko dute museoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak egin dio etxolaren lagapena udalari. Azken urteetan Eusko Gudarosteaz egindako ikerketetan bildutako askotariko datuak eta materiala jasoko ditu museoak, eta urte amaierarako lanak amaituta izatea aurreikusten dute. Gaur eman dituzte propiektuaren inguruko xehetasunak Nagore Alkorta azpeitiko alkateak eta Javi Buces Aranzadi zientzia elkarteko kideak. Franco buru zuen altxamendu faxistari aurre egiteko eratu zuten eusko Gudarostea, 1936ko abuztuan Loiolan, Kandido Saseta buru zela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide