Albistegia

Kanpaiak, ihes egin zutenak oroitzeko

GUKA Telebista
Gaur 86 urte dira tropa frankistak Azpeitira sartu zirela. 1936ko irailaren 19an, 15:00etan atera zen Urolako trena azkenengoz Azpeititik, eta hainbat ikerketaren arabera, hiru mila herritar inguruk egin zuten herritik ihes tren hartan. Une hura oroitzeko, azken urteetako gisan, Azpeitiko Udalak gogoan izan du une hori. Hain zuzen ere, 15:00etatik 15:05era udaletxeko kanpaiak entzun ahal izan dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide