"Ondo bukatu eta hobeto hasi" leloarekin dator Azpeitiko 21. sansilbestre lasterketa. Dagoeneko 500 pertsona inguruk eman dute izena proban. Atzo aurkeztu zuten aurtengo edizioa Xeyeko, Marea Urdinako eta udaleko ordezkariek. Sansilbestrea "herriko ikur" bihurtu dela aipatu zuten. Antolatzaileen hitzetan, "ez da lasterketa bat soilik, urtea ondo bukatzeko festa bat da".