Mirari Uriaren, Gorka Karapetoren eta Jose Mari Perezen lana nabarmendu dute 2022ko Kirol Sarietan

GUKA Telebista 2022ko abe. 18a, 10:15

Banatu dituzte 2022ko Azpeitiko Kirol Sariak. Gaur eguerdian egin dute sari banaketa ekitaldia Sanagustin kulturgunean, eta jende ugarik parte hartu du hitzorduan. Azpeitiko Udaleko zinegotziek banatu dituzte sariak, eta Koldo Aldalur kazetariak gidatu du ekitaldia. Emakumezkoetan, Mirari Uria futbolariak jaso du 2022ko Kirolari Onenaren saria, eta ez da gutxiagorako; izan ere, Uriak 19 urtez azpikoen munduko txapelketa irabazi zuen Espainiako Selekzioarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide