Abian da Domusa Teknik Team, Euskal Herrian mendi lasterketen esparruan erreferente izateko sortu duten taldea. Errezilgo Domusa Teknik kooperatiba da taldearen sortzaile eta sustatzaile nagusia, eta aurretik sare sozialen bidez zerbait aurreratu bazuten ere, atzo egin zuten taldearen aurkezpen ofiziala, Domusa Teknik kooperatibak Landetan duen showroomean.
Mendiko lasterketetan punta-puntan ibiltzen diren Euskal Herriko bederatzi korrikalarik osatzen dute taldea, eta tartean dira bailarako bi: Ibai Angulo azpeitiarra eta Borja Zubizarreta azkoitiarra. Taupada urdina sortu nahi dute, Euskal Herriko mendiak urdinez jantziko dituen mugimendua. Jon Ezama Domusa Teknikeko kontseilu errektoreko kideak azaldu ditu egitasmoaren xehetasunak. Angulok eta Zubizarretak pozez hartu dute taldeko kide izateko deia, eta horrelako proiektu batean parte hartzea aukera paregabea dela diote.