Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteko kideek amuarrainez hornitu dute Urola ibaia. Gaur goizean zehar 180 kilo inguru arrain bota dituzte Urola ibaira, arrantzarako zaletasuna sustatzeko eta ibaiko ekosistema aberasteko. Aurten ez dute txapelketarik egingo araudi aldaketa tarteko. Hala ere, gaztetxoak eta gazteak animatu nahi dituzte arrantzaz gozatzera.