Haurrak ere festan murgiltzeko prest dira Azpeitian

GUKA Telebista 2024ko urt. 18a, 12:35

Orduak besterik ez dira gelditzen San Sebastian egunari ongietorria emateko. Haurren txanda larunbatean izango da, eta herriko ikastetxeetako ikasleak gogotik ari dira prestatzen kalerik kale egingo duten danborradarako. Atzo, asteazkena, egin zuten aurtengo bigarren entsegua, eta haurrek ere, helduak bezala, danborradako abesti guztiak jo zituzten. Ordubete inguruko prestaketa egin zuten beraien taldeko zuzendarien eta Unai Frantzezena Azpeitiko musika bandako zuzendarien laguntzarekin. Haurren artean denetariko iritziak badira ere, larunbata iristeko gogotsu daude ikasleak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide