Aurtengo euskal inauterien jaialdia Izarraitz pilotalekuan egin dute Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoek. Atzo, ostirala, 18:30ean frontoian elkartu ziren ikasle guztiak, eta mailaz maila, Euskal Herriko hainbat txokotako mozorroak soinean, dantzan aritu ziren. Kolore biziak eta umore ona izan ziren nagusi jaialdian.