Sanagustin leporaino bete du Errege eguneko Udal Musika Bandaren kontzertuak

Aitziber Arzallus

Errege eguneko kontzertua eskaini zuen atzo eguerdian Udal Musika Bandak Sanagustin kulturgunean, eta jende ugari bertaratu zen ordubeteko emanaldiaz gozatzera. 

Errege egunean ohitura duen gisan, urte berriko lehen kontzertua eman zuen Udal Musika Bandak atzo eguerdian Sanagustin kulturgunean. Aretoa leporaino bete zuten ordubeteko saioa bertatik bertara entzutera joandako herritarrek, eta gozatua hartuta gelditu ziren bertaratutako lagunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide