Jendetza bildu da Gabonetako parkearen lehen egunean

Ihintza Elustondo 2024ko urt. 2a, 17:14

10 urteko haurrei zuzendutako jolasak eta puzgarriak aurki daitezke Izarraitz pilotalekuan, eta gaur bihar eta etzi zabalduko dute gunea, 16:00etatik 20:00etara.

Gaur zabaldu dute urteko sasoi honetan haurren aisialdirako ezinbesteko hitzordu bilakatu den Gabonetako parkea, eta jendetza bertaratu da. 10 urteko haurrei zuzendutako jolasak eta puzgarriak aurki daitezke Izarraitz pilotalekuan, eta gaur bihar eta etzi –asteartea, asteazkena eta osteguna– zabalduko dute, 16:00etatik 20:00etara. Azpeitiko Udalak, Bertan merkatari elkarteak, Kulturaz kooperatibak eta Bizik Gabon sasoirako antolatutako egitarauaren barruan jarri dute parkea. Bi euro ordaindu beharko da sarrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide