San Tomas egunak utzitakoak, bideoan

Urtzi Oteiza - Maialen Etxaniz 2023ko abe. 21a, 17:37

Goizetik hasita, santotomasetako festa giroan murgilduta dabiltza azpeitiarrak. Eguraldiak ez ditu baldintzatu urteroko ekintzak, eta jende ugari atera da kalera jaiaz gozatzera. Goizak utzi dituen irudiekin eta adierazpenekin osatutako bideoa da honako hau. 

Eguraldiak ez du zapuztu San Tomas eguneko festa giroa Azpeitian. Ateri eutsi dio, eta jende ugari atera da kalera baserritar jantziak soinean, jaiaz gozatzeko gogoz. Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketaren finalak, azoka, herri kirolak, musika eskolakoen kalejira, Gaztetxeko sagardo orga, Itsasiko ttuntturroak, erraldoiak eta buruhandiak, eta musika bandaren kalejira ez dira falta izan gaurkoan, ezta talo eta txistor postuak ere; aurten, sei jarri dituzte. Eguerdian motorrak berotuta, arratsaldean jarraituko du jaiak.

San Tomas eguneko argazki bilduma, hemen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide