Kirolaz Blai eguna ospatuko dute urtarrilaren 4an

Intza Trula 2023ko abe. 15a, 12:06

Ping pong palak. (Pixabay)

Azpeitiko Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatu dute Kirolaz Blai eguna. LH5. eta 6 mailetako eta DBH1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako jarduerak izango dira.

Gabonetako oporrak heltzear dira, eta Azpeitiko Udalak eta herriko zenbait eragilek elkarlanean Kirolaz Blai eguna antolatu dute, abenduaren 4rako. Kirola sustatzen duten askotariko jarduerak egingo dira egun horretan kiroldegian, eta LH5. eta 6 mailetako eta DBH1. eta 2. mailetako ikasleek eman ahal izango dute izena bertan.

Jolas kooperatiboez eta kirol jolasez gozatzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek, baita txapelketez ere. Goizez zein arratsaldez izango dira jarduerak, eta izena abenduaren 22a baino lehen eman beharko da, honako lotura honetan. Urtarrilaren 4aren aurretik helaraziko zaie jakin beharreko informazio guztia gurasoei eta tutoreei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide