Inauteriak 2023

Azpeitiarrak, Txikiteo Eleganterako eta Astelehen Karnabalerako prest

Mireia Galarza eta Urtzi Oteiza

Biharkoa eta etzikoa izango dira karnabaletako bi egun handienak, eta horietarako zer asmo dituzten azaldu dute hainbat azpeitiarrek Erlo Telebistako kameren aurrean.

Gainean dira karnabaletako egun handienak, Elegante Eguna eta Astelehen Karnabala, eta herritarrak gogotsu daude. Batzuek, prest dituzte bi egun horietan erabiliko dituzten jantziak; beste batzuk, ordea, azken orduan ari dira prestaketa lanetan. Horiez eta datozen bi egunetarako dituzten asmoez hitz egin dute Erlo Telebistako kameren aurrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide