Inauteriak 2023

Euskal inauterien jaialdiarekin hasi da festa Azpeitian

Urtzi Oteiza

Ohi bezala, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak izan dira karnabaletako egitaraua estreinatu dutenak, euskal inauterien jaialdiarekin. Kolorez, musikaz eta dantzaz zipriztindu dute Alde Zaharra, dozenaka herritarren begiradapean.

Hasi dira karnabalak Azpeitian. Ikasberriko ikasleen euskal inauterien jaialdia izan ohi da festetako egitarauko lehen ekitaldia, eta atzo arratsaldean gauzatu zuten hori. 18:30ean hasi eta 20:00 aldera arte, kolorez, musikaz eta dantzaz jantzi zituzten Alde Zaharreko kaleak, eta asko izan ziren haiei begira egon ziren herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide