160 bat jubilatu elkartu dira gaur Azpeitian, Gipuzkoako Jubilatuen Topaketetan

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2017ko mar. 25a, 17:17

Festa giroan ari dira egiten topaketa. Goizean herriko hainbat gune bisitatu dituzte, eta kantu jira egin dute. Bazkaria, bingoa eta dantzaldia egin dituzte ondoren Izarraitz pilotalekuan.

Izarraitz pilotalekuan egin dute bazkaria. (Julene Frantzesena) Flashback Gipuzkoako Jubilatuen Topaketa egiten ari dira 160 bat jubilatu gaur Azpeitian. Azpeitiko Udalak, Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Loadinn ikasle elkarteak antolatutako jaia ari dira ospatzen goizean hasita. Gipuzkoako hainbat herritatik etorri diren dozenaka lagunek Azpeitiko hainbat gune ezagutu dituzte goizean zehar, eta Azpeitiko jubilatu talde bat kantu jiran ibili da eguerdi partean. Bazkaritarako Izarraitz pilotalekuan elkartu dira jubilatuak, eta bazkalostean, bingoan jokatu dute. Ondoren, berriz, dantzaldia eta karaokea egin dituzte. Eguraldi txarra tarteko, antolatzaileen aurreikuspenak ez dira bete; izan ere, 300 bat jubilatu elkartzea aurreikusten zuten, eta 160 bat bertaratu dira Azpeitira. Hona hemen, kantu jirako eta bazkalosteko irudi batzuk: [flickr_set id="72157681821399755"] Hona hemen, kantu jiraren une baten bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ZMRPU6zgF9o&feature=youtu.be

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide