50 eta 60 hamarkadetan Azpeitira etorri ziren herritarrak omendu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko ira. 23a, 22:15

Azpeitiko Udalak gaur arratsaldean hasi ditu 50. eta 60. hamarkadetan, batez ere, Gaztelatik, Galiziatik, Andaluziatik eta Extremaduratik etorritako herritarrei aitortza egiteko ekitaldiak. Plazan egin dute ekitaldia, eta dozenaka lagun bertaratu dira; garai hartan Azpeitira etorritakoen senide ugari tartean. Ruben Fernandezek gidatu du ekitaldia eta aurkezpenaren ostean, aurreskua egin dute dantza horren berezko pausoak eta flamenkoa uztartuta. Ondoren, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak hartu du hitza, eta Kirmen Uribek poema bat errezitatu du ondoren. Haien ostean Felipe Murillo musikaria eta Jon Gurrutxaga bertsolaria igo dira oholtzara, eta bertso batzuk abestu dituzte pianoaren doinuz lagunduta. Ekitaldia txalo artean bukatu da, eta, segindan, luntxa egin dute Sanagustinpean. Ekitaldia eginagatik, ez dira amaitu aitortza egiteko prestatutako egitaraua; izan ere, 22:00etan dantza saioa eta 23:00etan Kiko Venenoren kontzertua izango dira. Bihar, berriz, herri bazkariaz eta animazioaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Hona hemen, iluntzeko ekitaldiko irudi batzuk:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide