Albistegia Sanandresak 2026

Helduen danborradarako prest eta gogotsu daude azkoitiarrak

Maialen Etxaniz-Aitziber Arzallus

San Andres festen atariko, helduen danborrada izaten da Azkoitian. Larunbatean ospatuko dute hain kuttuna duten jaia, berrikuntzarik gabe, baina betiko ilusioarekin. Zapatuan, 500 lagunetik gora aterako dira Baztarrikaldetik danborren desfilean; iaz bezala, aurten ere hamahiru konpainiak parte hartuko dute danborradan. Napoleoien, pilotarien, sukaldarien, baserritarren, eskoziarren edota zalduntxoen jantziak soinetan, 22:00etan hasiko dira konpainiak Aingeru kaletik Alde Zaharrera jaisten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide