Anaitasunak eta Alavesek gaur Txerloian jokatzekoa zuten Errege Kopako partida datorren asteartean jokatuko dute azkenean, ordu berean, 19:00etan. Goizean Toledon (Espainia) izandako tren istripuaren ondorioz, Errege Kopako lehen kanporaketari dagozkion gaurko partida guztiak bertan behera uztea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak, eta arratsaldean ezagutarazi du Anaitasunaren eta Alavesen arteko partidaren data berria.
Anaitasunak adierazi duenez, Plazabarrin duen Arretalekua zabalik izango da astelehenean, 18:30etik 19:30era bitartean, sarrerekin egon daitezkeen gorabeherak kudeatu ahal izateko.