Bost film labur ariko dira lehian aurtengo andremarietako txapelketan

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 12a

Ehunka herritar iaz, film laburren emanaldian. (Azkoitiko Udala)

Sekretua gai hartuta ondutako ikus-entzunezkoak Andre Mari gauean ikusi ahal izango dira, 22:00etatik aurrera, plazan. Udalak bi sari banatuko ditu aurten ere: lan onenarena eta ikusleena. Emanaldiaren ostean egingo dute sari banaketa ekitaldia plazan bertan.

Herritarrek bost lan aurkeztu dituzte aurten andremarietako Film Laburren Lehiaketara. Txapelketa horren hamalaugarren aldia izango da aurtengoa, eta ohi bezala, Andre Mari gauean emango dituzte horiek plazan. 22:00etan hasita ikusi ahal izango dira sekretua gai hartuta ondutako ikus-entzunezkoak.

Emanaldia bukatzean, bi sari banatuko dituzte udal ordezkariek plazan bertan: lehiaketako sari nagusia eta ikusleen saria. Sari bakoitza eskuratzen duen taldeak 300 euro eta oroigarria jasoko ditu. Halaber, gutxieneko kalitatea bermatzen duten lan guztien egileek 200 euro eskuratuko dituzte, gastuetarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide