Udalak datorren asteartean, hilak 21, zabalduko du andremarietako Kuadrillen Egunean herriko plazan egin ohi den bazkari herrikoirako izen ematea. Abuztuaren 18an, aurten asteartez, egingo dute bazkari hori, baina bertan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da. Abuztuaren 4ra arte izango du udalak bazkarirako epea irekita.
Erakundearen Kultura sailean eman beharko da izena, eta udalak bi aukera eman ditu horretarako: bertara joanda edota 943-85 71 70 telefonora deituta eman daiteke izena. Udalak astelehenetik ostiralera bitartean izan ohi du sail horretako bulegoa zabalik, 08:00etatik 14:00etara.