Albistegia

Saharari keinua, San Joan bezperan

Urtzi Oteiza - Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 24a

Saharar herriaren alde azken urteetan egiten duen lana eta erakutsi duen konpromisoa aitortu zizkion udalak Darahli elkarteari. Leire eta Irati Lizarralde ahizpek piztu zuten sua, Saharako bi emakumerekin eta udal ordezkariekin batera. 

Darahli elkarteak piztu zuen atzo, asteartea, Azkoitiko San Joan bezperako sua. Udalak San Joan bezperako hitzordu berezi hori baliatu zuen elkarte horrek saharar herriaren alde azken urteetan egiten duen lana eta erakutsi duen konpromisoa aitortzeko. Hori hala, Azkoitian bizi diren Saharako zenbait emakumek eta Darahli elkarteko Leire eta Irati Lizarralde ahizpek piztu zuten sua, Ana Azkoitia alkateak eta Igor Isuskiza zinegotziak lagunduta.

Aurrez, baina, Sahatsa dantza taldeko kideek Gipuzkoako ezpata dantza eskaini zuten Alde Zaharrean zehar. 21:30 aldean atera ziren haiek kalera dantzara, eta alkatearen eskutik herriko bandera jaso ondoren, eskaini zuten aurreneko dantzaldia plazan. Eliz atarian egin zuten bigarren geldialdia, eta 22:00etarako iritsi ziren Balda plazara. 

Sua piztu eta haren garrak apur bat apaldu arte itxaron behar izan zuten Sahatsakoek berriro dantzan hasteko. Gukak herriko alkatearekin eta Darahli elkarteko Lizarralderekin hitz egin zuen atzoko aitortza tarteko. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide